(Número
2 Zenbakia - Otsaila 2000 Febrero)
Artxibo doc
ETAren KOMUNIKATUA
ETAren komunikatua testuinguru jakin batean ulertu bear da. Jadanik
ez gaude 1998ko urtean: Lizarrako Ituna oraindik zutik dugu, ta alderdi
abertzale ta estatalen arteko eztabaida antzua (marko-juridikoari dagokiona)
ari da gero ta geiago sona artzen. Ez gera jabetu ETAk esandakoaren
pixuaz: gogorkeria bigarreneko arazo billakatu da eztabaida politikoaren
aurrean. Auxe ETAren irabazpide da, edozein gizarte-molde bati dagozkion
eskuz-aurreko arau etikoak (pertsonaren balioa, elkarbizitzaren bearra
setakeri politiko guztien gaiņetik...) baztertu egiten baitira eztabaida
orren aitzakiz. Naaspilla ortatik indarra artzen du borroka armatuak
ta gogorkeri mota orok.
Abertzaletasun aldarrikapenen egoera. ETAren komunikatua buru-belarri
sartzen da eztabaida delako orretan. Orregatik dio ain klarki: "Moncloako
Estatutuak eta Nafarroako Foru Hobekuntzak ez zuten balio euskal herritarren
askatasun egarria asetzeko; era berean, Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan
ezagutza instituzional baten aldeko nahia nabaria zen".
Zein da "euskal herritarren" borondatea ETAren iritziz? Lizarrako Itunako
partaideak, noski, ta "geiengo sindikala"k irudikatzen dutena. Geiengo
birtual baten itxura lortzea du ENAMek elburu. Gezur aundi bat dio gaiņera:
Lizarrako itunaz beste interpretazioak baitira; ain zuzen, despegue
ala aireratze pistaren metaforak argi erakusten digu alderdi abertzaleek
ematen dioten interpretazioa aurkakoa dela. Alderdi abertzaleentzako
Lizarra gogorkeriaren azken pausalekua baita, ta ez geiengo berri batek
asi bear duen abiapuntua.
Gezur orretaz erabat jabetua dugu gure erakunde armatua, esaten baitu
geroago: "Espainia eta Frantziak PNV eta EAri egindako presioak Ekimenaren
beraren izaera eraldatzeko saioa ekarri zuen: Herri eraikuntza prozesua
izatetik, bake prozesu mamigabe izatera bideratu nahian, Ezker abertzalea
"normalkeria" politikoan itotzen saiatuz eta ETAren "behin behineko"
ekintzen etenaldia "behin betiko" eta itzulezina bilakatzeko asmo temati
eta maltzurra".
Au da, suetenarekin ETAk geiengo birtual orren irudia lortu nai zuen;
orren truke PNV ta EA operazio politiko batean lerratuko ziren. Batzuk
"herri eraikuntza" birtuala zuten elburu; besteek, gogorkeriaren amaitzea,
ta egia dio ETAk: "ETAren "behin behineko" ekintzen etenaldia "behin
betiko" eta itzulezina bilakatzeko asmo temati eta maltzurra" zutela
alderdi abertzaleek. Euskal iritarron geiengoaren borondatea alakoxea
zen ere; ETAk, beraz, ez du erriaren asmoa bete nai. "Herri eraikuntza"ren
txotxongilloa dugu errespetu eza orren legitimatzaille; ta "herri eraikuntza"
biurtzen da borroka armatua ta gogorkeriaren aitzaki ustel.
Bestalde, azpimarratzekoa da ETAk Estatutua ta Amejoramentuaz egiten
duen ausnarketa. Egia da Euskal iritarron geiengoak ez dituela aintzakotzat
artzen? Egia al da, prezeskiago esatearren, abertzaleen elburu ta ideiak
garatu egin direla, goraka goazela? Iņork ez luke alakorik esango; ein
orretan, azken auteskundeak (udal ta diputaziokoak) Lizarrako indarren
atzerapen aundia erakusten digute (EH salbu). ENAMen geiengo birtuala,
Lizarrako ituna sinatu zenetik, murritzenagotzeko bidetan dagoela gauza
ageria da: Arabako kasua eredu negargarria dugu ere. Beraz ETAk adierazitako
marko-juridiko aldaketa "nahia nabaria" gezur utsa da edozein iritarron
begitan.
ETAren gezurrek, noski, alare, beti dute asmo ezkuturik. Kasu ontan,
abertzale zintzoen naia kilikatzea (abia-azkarreko ildo baten ilusio
ta itxura eraikitzea); ta, bestalde, alderdi abertzaleak, ilusioa esku
batean ta meatxua bestean (suetena puskatzearen meatxua, izan ere) legez
kanpoko estrategia batetara lerratzea, alderdi estatalisten isolamentua,
ta eraberean ENAMen gidaritza, indartzeko asmoz.
Aberri Eraikuntza ala Aberri Ausketa? ETA noski jabetu da oraingo egoera
obea dela. "Asko da, bai, urte hauetan Euskal Herriak askatasunaren
bidean aurreratu duena". ETAk, "azken urte hauetan" dio, ez azken urtea
edota azken aldia. Orrek esan nai du ez duela iņungo damurik edota autokritikarik
aurreko urtetan egindako demasiekiko -ta kontuan artu gure kontrako
demasiak direla ere tarte. Egoera obe delako ori ez dagokio, noski,
pake lortzeari, baizik eta bere estrategiaren zuzentasunari: "Aurrerakuntza
orren gakoa, beti bezala, borroka eta lan isila izan dira, gainean dugun
zanpaketaren aurka ditugun tresna guztien bidez aurre egitea". "Tresna
guztien bidez aurre egitea", dio, beraz borroka armatuak badu bertan
zeregiņik. Aurrerantzako ere. Suetenak balio izan du, modu paradoxikoan,
borroka armatuaren papera bermatzeko. Oni maoistek "Guda Errikoia"ren
moldea deritzote: pakearen diskurtsoa ta gudaren praktika, legez kanpoko
ta legez barruko borrokak konbinatzea. Ispillu itsutzailleen joku baten
bidez naaspilla sortzeko bidea. Artara, esperantza ta espektatibak (pakearekiko,
aberri eraikuntzarekiko...) astindu egiten dira, "tresna guztien bidez
aurre egitea"ri eremu berri ta oparoagoa eskeintzeko asmoz.
"Herri eraikuntza" birtual orrek bi pausu ditu dagoeneko; batetik, itxura
ta birtualitatea areagotzeko irrikiz, "Euskal Herri osoa bere baitan
hartuko lukeen instituzio bakar eta subirano baten alde urrats eraginkorrak
egiteko konpromezua" PNV ta EAren aldetik; "Udalbiltza" da "instituzio
bakar eta subirano" orren kakoa. Emen ere, bi interpretazio kontrajarri
ditugu: gure instituzio propialak gutxiesteko ta balizko Euskal Erri
bat eraikitzeko ispillu magikoa litzateke Udalbiltza, ETAren asmoz.
Gure erriaren errealitatea biltzeko sinboloa litzateke, alderdi abertzaleen
asmoz, instituzio propioak ordezkatzeko iņungo nairik gabe, Udalbiltzak
ezpaitu botuen arauerako zillegiztasunik.
Bestalde, PNV ta EAri "espainiarzaleekin harremanak erabat hausteko
konpromezua" gaiņeratzen zaie. Modu orretan, ditugun potereen ordezkaritza
egonkortasuna kolokan jartzen da, ta zatiketa areagotu (Arabako kasua
argi dago). Eraikuntza sinbolo utsal baten atzetik dugun burujabetza
arrixkuan jartzea du ETAk elburu. Ta bestalde, alderdi abertzaleen aliantza
politika baldintzatu -beraiek eskuak libre dituztelarik espaiņiarrekiko
akordio ta interlokuzioa izateko. Legez kanpo egotera bultzatu nai gaituzte,
baiņa beraiek legedia nai duten bezela ta nai duten unean erabiliko
dute.
"Herri eraikuntza"rako bigarren pausua ETAk PNV ta EAri abuztuan egindako
proposamena litzateke, ala nola, "Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi,
Nafarroa eta Zuberoako euskal hiritarrek libre eta demokratikoki hautes-eremu
bakarrean legebiltzar konstituziogile subiranoa hautatzea".
Gure burukideek arri ta zur gelditu bearko zuten alako proposamen fantaxioxoa
entzutean. ETAkoak erotuak al daude? Asmo ezkutua, dana dala, argi ta
garbi dago: aurreikusita zuten ENAMeko zuzendariek suetenaren aldiak
eman bearreko etekiņak eman zizkiela: estatalisten isolamentua, alderdi
abertzaleekin geiengo baten osaketa. Testuinguru ontan, aurrerapausurik
larriena izango zen eztabaida politikoaren zarata ta txandrioaren azpitik
borroka armatuarekin jarraitzea, geiengo ori bermatuz. Tristeki jakiņa
da ELAren kasua (bere militanteen illotzen gaiņetik jarraitu baitzion
LABekiko ekintza amankomunari). Orain gu gera esperimentu politiko orren
laboratoriozko xagu.
Espainiko gobernua bereala abiatu da aukera ontaz profitatzera. Berealakoan
zabaldu ditu aldaketa traumatiko baten mamuak. ETAren jokura makurtu
da baiņa oartuki, etekin preziso bat billatu naiean; etekin au, noski
(ETAk egin duen bezelaxe) alderdi abertzaleen kontura lortu naiko luke:
eraikuntza birtualaren estrategiak astintzen dituen beldurrak (ETAren
suetenaren ausketarekin batera) bideratu geiengo konstituzional bat
lortzeko elburuz. Beraz, argi dago ETAren "ordagoak" bipolarizazio erreakzio
bat sortu dezakela politika maillan, gizarteratu daitekena. Betikoan
gaude: zazpi probintziak bateratuko lituzkeen idei utsal baten truke,
zatiketa politikoa ta soziala areagotzea, abertzaletasunaren kaltetan
ta aberri eraikuntza mugarri benetakoen aurka. ETAk balizko aberri eraikuntza
astintzen du, finkatutako aberri eraikuntza birrindua izan dedin.
Aberri ausketa da elmuga. Batetik, estatutoaren disoluzioa ala gutxiespena
prestatu egiten du (Lizarraren itunaren bidez); ta, bestetik, soluzio
magiko bat eskeintzen digu berak eragin duen ausketa eskenatokia bideratzeko
asmoz. ETA da, batean, gaitzeragille ta taumaturgo.
Gobernu espainiarraren gerra diskurtsoa (Kosovo ta abar aipatuz) gerra
eragiten dutenentzako da baliagarri; ta, bidebatez, abertzaleen sensibilitateak
kolpatu egiten ditu. Bestalde, ETAren diskurtso sasiabertzaleak gure
erriaren aberri konzientzia gradazio desberdiņak, ta ortaz sensibilitate
desberdiņak, ez ditu kontuan artzen, konzientzi urri ala gabeko euskal
iritarrak Gobernu espainiarraren besoetara bultzatuz. Zergaitik? Bere
elburua ez delako, izan ere, aberri eraikuntza, baizik eta PNV ta EA,
gogorkeriaren meatxuz, estrategia ta erreferentziarik gabe uztea. Gure
ondakiņetatik bazkatu nai du ENAMek, ta bere gizarte-moldea eraiki gure
illotz politikoaren gaiņean.
Jokin Alkorta