GOIZ ARGI

Artxibo rtf

Juan Mari Jauregiren ilketa

Ez da Goizargiko alerik pasatzen alako berri trixteren bat eman gabe. Kasu bakoitzak, gaiñera, argiago jartzen du ETA eta oroar ENAMen gogorkeri borondatea. Esan du Rafa Diez laudatuak prozesuak aurrera joko duela EAJ-rekin ala gabe. Beraz, ENAMeko mandatariak jabetuak dira oso abertzaletasuna igarotzen ari den zailtasun unearekin. Ta zailtasun orretan zer-esanik asko badu gogorkeriak ta Lizarrako Itunak artutako bidea ENAMen gidaritzapean. Emen badirudi ETAk ez duela iñungo konpromezurik erriarekiko; aldiz, beste guztiek, EAJ ta EA alegia, konpromezua bete bear dute, ura zertzeko bearrezkoak ziren baldintzak lurjo egin baldin badute ere. Ez dago mekanika au darakusan baiño engañu borobillagorik. Ta, alare, abertzale burukideak ez dira orretaz jabetzen. Auxe da gure trajeria ta gure kinka larriaren ardatza.

Juan Mari Jauregiren kasua larria da oso ikusten delako gardenki ENAMeko mandatariek gizartea puskatzeko ta erdibitzeko alegin itzela egiten ari direla. Bost ajola dio Juan Mari Jauregi euskalduna izatea, negoziaketaren ta akordioaren aldekoa; bost ajola pertsona zeatz orri inguratzen zaizkion baldintzapen partikularrak. Beren filosofia iraultzalleari jarraituz, kategoria sozial osoak dira gaurregun ilgarri: PP ta PSOEko zinegotziak, militar jubilatuak, kazetariak –ta laister, kaletan ikusten bai ditugu karteletan meatxuaren azpian, abertzale "epelak" sartu daitezke ere. Azken illabetetan ETAk klarki erakutsi baitu kategoria sozial delako oiek zabaltzen ari direla ta sofrimentuaren sozializazioaren une garratzenen parera iritsiko dela orretan.

Nabarmentzen dira bestalde ENAMeko interlokutore biguñek botatako mezu naaspillatzailleak. Patxi Zabaletaren kasua da aipagarri, azken atentatuaren ostean esaten baizuen jadanik demostratua dagoela arazo onek ez duela irtenbide polizial utsik. Ori ba genekien atentatuaren aurretik ta biar bertan bonba batek millaka pertsona ilko balitu gauza berdiña. Arazoa bestelakoa da: ez al da jabetzen Zabaleta jauna, EH-ko partaide izaki, ETAk artutako bidea luzerako doala ta elmuga jakin bat duela –abertzaletasunaren suntsiketa? Zergaitik ez digu orretaz abisurik ematen? Jakiña da ENAM barruko abertzale asko ez dagoela egoera ta estrategiarekin konforme: sektore guzti orren artzai izateko prestatuak dauzka ENAMek Zabaleta ta Aldekoa, ta Jonan Fernandez ere, unerik larrienetan, gogorkeri gorakada nazkagarrienetan, artaldearen barnean mantendu daitezen.

Legorretako errian izandako manifestazioak ta kondenak direla, argi gertatzen da zenbateko miña ta sofrikarioa inposatzen zaion gure erriari estrategia otz baten mesederako. Zoritxarrez, estrategia iraultzailleek aintzakotzat artzen dituzte eragiten duten oñazea, ta aldez aurre justifikagarri. Giza baloreetaz ari gera. Balore oiek, ENAMek egin bezela, azpikoz gora jartzen baldin badira, ta ildakoak "iltzaille" suertatzen badira, ta PP "iltzaille" –naiz eta multzoka eraillak izan bere zinegotziak- ta ildakoen famelikoeri dei esplikatibo iraingarriak botatzen bazaizkie telefono anonimoen bitartez, orduan, bizi dugun arazoa ENAMekiko ez dagokio gure erriaren askatasunari ala izate istorikoari, baizik eta bizitza bizitzeko bear ditugun arrazoiei, bizitza baloratzeko dugun neurriari. Ortan euskaldunok azti ibili bear dugu ta gure oroimena berpiztu.

Askatasun itza erabili, erriari itza eman bear zaiola astindu, ta euskal erritarrak iltzea, ortan ezpai ikaragarria dago, gezur borobil bat. Gezur orren aunditzeak garamatza ain zuzen arazoaren luzatzera. Ez dira abertzaleak: ETA ez da erakunde euskalduna, baizik eta Europa ala Egoameriketako txoko zikiñen batean lardaska ari den transnazional iraultzaillearen sukurtsala. Orrek ez du esan nai gorrotoa ta gogorkeria piztuarazten dutenak emen Euskadin ez daudenik ta buruz buru ez ditugunik. Ezta pentsatu ere. Baiña geopolitika aundimaundi baten mesedetan beren erria saltzeko prest dira guzti oiek. Gure erriaren biotzean errotutako traidore sasiabertzale gezurtiak: orixe dira gogorkeria ta gorrotoa zabaltzen ari diren ENAMeko bolondres ta funtzionariak. Zein da gure erriaren etsai nagusia? Erriaren ongizate baldintzei begiraturik botatzen ez diena, erria mintzen duena, abertzaletasuna kakazten duena, gure ilusioak putzura botatzen dituena.

Bitartean, gizaki konkretuek jasaten dute gogorkeriaren ordaiña. Juan Mari Jauregiren famelia bere gurutzeari eldu bearko dio bizitza guztirako, beste ainbat fameli bezela. Gogoan artu dezagun beren sofrikarioa ta al dugun neurrian laguntza eman. Euskaldunok betiro eraman dugun filosofiari jarraiki, frankismo gorrienean ere erakutsi bezela: borrero guztien kontra, pairatzaille guztien alde.

Xabier Iparragirre