GOIZ ARGI

Artxibo rtf

EDITORIAL

El espejismo de la solución echa fuego al conflicto

Las últimas acciones de ETA, que ha acelerado su dinámica, tienen como objetivo crear un clima de inseguridad generalizado. El ejemplo irlandés se muestra en su aspecto más sarcástico: así como el IRA consiguió crear un síndrome extendido de vulnerabilidad con su campaña en los grandes almacenes, sus atentados en el centro de Londres, etc, - llevando el conflicto más allá del Ulster y condicionando, vía sicosis policial, la vida cotidiana de los ciudadanos británicos- ETA pretende lo mismo para Euskadi y para España. Cuando desde el MLNV se nos habla de la "vía irlandesa" esta acepción tiene más de un significado: los ciudadanos corrientes lo interpretamos desde la perspectiva de un proceso de paz; los estrategas del MLNV como un cúmulo de enseñanzas que les muestran las formas de utilidad de la lucha armada dentro de una sociedad occidental. Ambos significados convergen en beneficio de los intereses de ETA, ya que lo que unos entienden como paz los otros lo entienden como guerra, pero permite a estos últimos mantener un discurso de paz con una práctica de guerra.

Este tipo de lucha armada es útil en cuanto a que el nivel de objetivos potenciales de ETA se redobla y se hace incontrolable por las fuerzas policiales. Si es posible matar a un concejal del PP de algún pueblo perdido, si cualquier cargo político del PSOE se encuentra bajo la diana de la organización, a todo esto se le añade los espacios públicos, donde ETA ha comenzado a poner sus bombas. Tiempo tendrá de arrepentirse el gobierno español de las críticas lanzadas contra la ertzaina, cuando compruebe que la violencia de ETA se extiende por España y que no hay forma de pararla.

Siguiendo el ejemplo irlandés, ETA se propone conspirar contra la idea de que el ejercicio de la lucha armada se ha hecho asimilable por parte del Estado español. Todos hemos contemplado hasta que punto la acción del IRA ha sido capaz de condicionar la vida de Gran Bretaña. Cuanto dolor, cuanta impotencia y cuanta desmoralización ha sembrado a su paso. Las acciones de ETA en España poseen ese mismo objetivo: desacreditar las fuerzas policiales, convertir a cada ciudadano vasco en reo de sospechas policiales, crear una repugnancia colectiva contra Euskadi y, sobre todo, llevar toda la sociedad, y ahora también la española, a la idea de que "hay que hacer algo", que la situación es intolerable, que es necesaria una solución a cualquier precio.

Es en este contexto, donde la paz aparece como un prerrequisito necesario dentro del discurso político dominante, la lucha armada alcanza el relieve que pretenden los estrategas del MLNV: si la paz es tal prerrequisito, por encima del ejercicio de la libertad y de la democracia, la solución viene de la mano de quien ataca a la paz, es decir, de la mano de ETA. Esta es una cruel paradoja que nos tiene que hacer pensar acerca del orden de prioridades morales que tenemos que defender. Si la paz, ese sentimiento de alivio y de seguridad ciudadana que respiramos durante la tregua, es lo más importante, entonces cualquier colectivo armado puede condicionar nuestra vida con medios desproporcionados a los efectos colosales que ocasiona. Si ello es así, cabe que un recrudecimiento de la lucha armada, que una progresión de sus crueldades y una ampliación escalonada de sus objetivos, que es lo que estamos sufriendo, sirva para que la sociedad, ante la impotencia policial, pida a ETA una segunda tregua bajo las condiciones que quiera la organización armada. ETA multiplica los problemas y, además, se erige el único depositario de la solución, que es la paz. Esta es una posición de fuerza nada desdeñable.

El objetivo de ETA es generalizar el desarme moral de la sociedad vasca y de la sociedad española frente a las cruentas consecuencias del conflicto. Es decir: en contra de aquellos que, de un modo sistemático, pretenden imponer la idea de una organización al albur de irracionalidades y de personajes patológicos, ETA posee una estrategia muy precisa, que se corresponde además con las enseñanzas del ejercicio de la lucha armada en Irlanda, y que está logrando los resultados que quería. Esta es una estrategia a largo plazo, pues la tensión que se arroja sobre el escenario social debe alcanzar una cierta intensidad para que el alivio de una segunda tregua táctica tenga los efectos deseados.

Por tanto, aquellos políticos que pretenden reeditar un pacto político al estilo de Lizarra para conseguir una segunda tregua están perdiendo miserablemente el tiempo: la situación no es la del 97; ETA cuenta con un nacionalismo vasco casi sin memoria ni identidad histórica propia y que carece de iniciativa y con un gobierno español que fía su fuerza en la presión mediática, en el apoyo social y en la acción policial. Este es el escenario perfecto para que una escalada de violencia destruya y desacredite al nacionalismo y para que el gobierno español compruebe dolorosamente que no se acaba con organizaciones terroristas revolucionarias mediante un simple posicionamiento de firmeza.

 

EDITORIALA

Soluzioaren itzala, gatazkaren ahala

ETAren azken ekintzek segurtasun eza giro orokorra sortzea dute helburu. Bere dinamika hortarako azkarragotu du erakunde armatuak. Irlandako ereduak bere aurpegirik sarkastikoena darakus horrela: IRAk Britainia Haundian bulnerabilitate susmo orokortua hedatzea lortu zuen bezela almazen haundiak eta Londres erdialdeko kanpañaren bitartez –Ulster-etik ara eramanez gatazka eta britainiarren eguneroko bizitza baldintzatzea lortuz- ETAk horixe nahiko luke Euskadi eta Espainiarentzat. ENAMen partetik "irlandar bidea"ri buruz mintzatzen denean gutxinekoz bi esanahiekin ari da jokatzen. Argi baitago hiritar gehienok bide hori pake prozesu baten argipean ikusten dugula; aldiz, ENAMentzat "irlandar bidea" irakaspen mordo bat da mendebaldeko gizarte baten barruan borroka armatua nola eraman bear denaren inguruan. Bi esanahi hoien konbinazioak ETAri egiten dio mesede, batzuentzat pakea dena besteentzat gerra baita, azken hauei pakezko diskurtso bat eskeiniz gerra pizten ari diren bitartean.

Borroka armatu modu hau etekintsua gertatzen da ETAren balizko helburuen kopurua ugaltzen delako eta indar polizialen kontroletik kanpora geratzen direlako. Egun errexa baldin bada herri galdu batetako PPko zinegotzia hiltzea eta PSOEko kargu publikoak ETAren mehatxupean bizi baldin badira, beste helburu mota bat gaineratu zaie beste hauei, hala nola espazio publikoak, ETAren azken bonben pausaleku. Damutuko da espainiar gobernua ertzaintzari egindako kritiketaz, ikustean ETAren gogorkeria Espainiatik zabaltzen dela eta ez dagoela modurik hura gelditzeko.

Eredu irlandarrari jarraiki, ETAk erakutsi nahiko luke ez dela egia egiten den aipu hori, alegia, Estatu espainiarrak borroka armatua errex asumitu dezakela. Guztiok ongi dakigu zenbateraino IRAren ekintzek baldintzatu duten Britainia Haundiko eguneroko bizitza. Zenbaterainoko oinazea, inpotentzia eta desmoralizazioa ekarri duten. ETAk Espainian egiten dituen ekintzak helburu berdina dute: indar polizialak desakreditatzea, euskaldunok berriz ere susmo polizialen gako bihurtu gaitezela, Euskadiren kontrako higuin ala mesprezu kolektiboa sortzea eta, batez ere, gizarte guztiari, eta orain ere espainiar gizarteari, "zeozer egin behar da"laren ideia kolkotik sartzea, egoera onartezina delakoa, soluziobide bat beharrezkoa dela edozerren trukean.

Testuinguru honetan, pakea aurrebaldintza ezinbestekoa delarik dikurtso politiko nagusian, borroka armatuak ENAMen zuzendariek aldarrikatu garrantzia hartzen du: pakea aurrebaldintza hori bada, askatasuna eta demokraziaren gainetik, soluzioa pakea erasotzen duenaren aldetik etorriko da beti, hau da, ETAren aldetik. Paradoxa zital baten aurrean aurkitzen gara. Zernolakoak diren gure arau prioritateak pentsatu beharko genduke horren arabera. Pakea, sueten aldian arnastu genduen segurtasun eta atsegin sentimentu hori, gauza garrantzizkoena baldin bada, orduan edozein erakunde armatuk gure bizitza baldintzatu lezake, bitarteko urriz ondoren gaitzak sorraraziz. Hau horrelaxe bada, borroka armatuaren gehitzeak, bere zitalkeri eta bere helburuen zabaltzeak, balioko luke gizarteak bigarren sueten bat eskatu dezan ETAren baldintzen azpian baldin bada ere. ETAk arazoak gehitu egiten ditu eta bera azaltzen da ere arazo hoien bideratzaile bakar gisa, pake-emaile gisa. Indarrezko jarrera hau ez da txantxetakoa.

ETAren helburua euskal eta espainiar gizartea animurik gabe uztea da gatazkaren ondorio gaitzen aurrean. ETA irrazionalitate kabi eta eroen leku denaren idei errepikatuaren kontra, ETAk estrategia zehatz-zehatza badu, Irlandako irakaspenez aberastua eta gainera nahi dituen helburuak lortzen dituelarik. Epe luzeko estrategia baten aurrean aurkitzen gara, eskenatoki sozialaren gainean jaurtitzen den tentsioa behar baitu puntu batetara iritsi. Bestela bigarren sueten baten atsedenak ez luke izango beharrezko ondorioa.

Beraz, Lizarraren antzeko itun politiko berri bat lortu nahi duten politikoak, bigarren suetena bidebatez lortzeko asmoz, denbora modu hutsalean galtzen ari dira: ez gaude 97-an; ETAk aurrean du memorio historiko eta iniziatibarik gabeko abertzaletasuna eta indar polizialetan, potere mediatikoetan eta oinarri sozialean bere fedea jartzen duen gobernu espainiarra. Eskenatoki hau aproposa da gogorkeri aldi haundiago batek abertzaletasuna politikoki hautsi dezan eta gobernu espainiarra konturatu dedin ezin daitekela erakunde armatu iraultzaile bat desegin tinkotasun hutsez.