|
ESPAINIAKO "REAL ACADEMIA DE LA HISTORIA" TXOSTENAREN INGURUAN ZENBAIT DATU ETA BURUTAPEN Ekainaren bukaerako astean kaleratu zen "Real Academia de la Historia"k burututako txostena. Egia esan, txostenari benetako ohiartzuna eman zion arrazoia bertan azaltzen zen esaldi zehatz bakar bat izan zen, ikastoletan heziketa arrazista burutzen zela aipatzen zuena alegia.Idazlan honetan nire asmoak txostenaren berri eman, sortutako erreakzioak azaldu eta zernolako ingurutan kokatu behar den azaltzea dira. Academiaren txostena nahiko laburra da, 8 folio eskas, eta bere helburu ofiziala Irakaskuntza Ertainean erabiltzen diren liburuen azterketa egitea da. Ez da azaltzen nortzuk egin dituzten, eta datu zehatzak nahiko urriak dira (Bi testuliburu baino ez dira aipatzen). Txostena Academiak Historiaren irakaskuntzak dituen hutsune eta hutsegiteen ezagumenduaren ondorioa da. Beraien ustez, egoera benetan kezkagarria da. Zeintzuk dira arazo nagusiak? Lehena Soziologismoa, hots, gaur eguneko egoera aztertzeko erabiltzen diren teknika eta teorien aplikazioa iragana aztertzeko, azken bi mendeei lehentasuna emanez. Pedagogismoa da bigarren kezka. Beraien ustez, hainbeste garrantzi ematen zaio nola irakatsi, zer irakatsi ahaztu egiten zaiola gaurko irakasle askori. Testuinguru politikoa dugu azken arazo eta zehazkiago "las especiales circunstancias politicas en Espana a partir de 1975" eta "la pretension de las Comunidades Autonomas de utilizar la historia al servicio de objetivos ajenos a los planteamientos academicos". Are gehiago, Espainia da Europa osoan Historia helburu politikoekin erabiltzen den lurralde bakarra. Nola konpondu akats hauek? Kronologian eta gertakizun politikoetan oinarrituz historiaren irakaskuntza, historia osotasun moduan ulertuz eta Espainiaren historia, "una realidad innegable" Europa, mundu eta tokiko historiarekin txertatuz. Horretarako liburu berberak erabili beharko lirateke Espainiako irakaskuntz gune guztietan. Zer nolako erreakzioak sortu ditu txostenak?. Hiru taldetan bildu daitezke. Lehena, bertan erasotuena, irakasle, argitaletxe eta autonomia esparruko agintariak. Akademikoek esandakoak ukatzeaz gain, txostenaren zehazgabetasuna azpimarratu dute eta honen ikuspegi espainolista. Bigarrena, historiagile profesionalen eskutik sortu
da. Argitu dezadan lehenik, Academia de la Historiak, 1738an sortutako
erakundeak, ez duela, batez ere azken urteetan inolako eraginik historiagile
profesionalen artean. Beste Academia batzuetan bezala, akademairen kideak
bizi guztirako aukeratzen dira eta, maiz, aukeratzeko arrazoiak Erreakzioen hirugarren taldean, komunikabide eta politikoen artean garatutakoak ditugu. Irakurle arruntarentzako azken hau dugu interesgarriena. Izan ere, txostena idatzi dutenen benetako funtzioa esparru honetan kokatzen bait da. PPren gobernua izan da txostena erabiltzen lehena, 1996an Esperanza Aguirre Hezkuntza Ministrak burutu nahi zuen erreformaren ahalegin berria bultzatzeko. Nabarmena da, bide honetan, nola azken urte hauetan geroz eta ozenagoak direla espainiar batasuna, espainiar hizkuntza, espainiar historia komuna, espainiar lan edo merkatu esparru orokorra aldarrikatzen dituztenen zantzuak. Historiaren kasuan emandako erreakzioen artean Deia egunkariak uztailaren 1ean Xabier Arzalluz eta Patxi Zabaletaren idazlanak argitaratu zituen. Bi politikarien lanek hildo berdinak jorratzen zituzten, Frankoren garaiko historia eredua inoiz kritikatu ez izanak Academiak eta txostena PP eta gobernuak euskal nortasuna zapaltzeko antolatutako kanpaina barruan kokatu beharra. Ezin da ukatu nire ustez errealitate hori, baina hutsegite nabarmena burutuko genuke gure azterketa konspirazio hutsera mugatuko bagenu. Ugari dira azken urteetan abertzaletasunaren ideia eta ekintzen aurka idazten ari diren irakasle eta kazetariak. Horietako batzuk gogor kritikatu dute Akademiaren txostena; ez dirudi, beraz, zentzuzkoa zaku berean sartzea. Arazoa orokorragoa da, beste batzuetan azaldu dudanez. Abertzaletasun historikoak (EAJ eta EAk ordezkatzen
dutena) uko egin zion 1980ko hamarkadatik aurrera abertzaletasunaren
defentsa intelektualari eta beraien zuzendutako erakundeak (aldundiak
eta Jaurlaritza) bere lana kudeaketara mugatu dute kasu gehienetan;
euskal nortasunaren defentsa folklorismora bideratuz eta autonomiaren
oinarria esparru ekonomikoan kokatuz. Era honetan, abertzaletasuna ez
da gai izan azken hogei urteetan burutzen ari den euskal historiaren
errebisioaren Mikel Aizpuru |