| |
GOIZ ARGI
(Número
3. Zenbakia - Martxoa 2000 Marzo)
Artxibo doc
DEMOKRAZIA MOLDEAK TA
LUIS HARANBURU ALTUNA
Sarrera
Oroimen istoriko eza oso gauza gaitza gertatzen da. Ura izaten da engañu
askoren iturburu. Ta gaurregun oroimen eza orren epea asko laburtu zaigu.
Gaurregun ez da bakarrik eztabaidagai paleolitos aroa, edota gudate
karlistaren izaera, edota Sabino Aranaren pentsamentua, baizik eta orain
dela ogei urte pasatakoa. Denbora-Makiña martxan jarriko bagenu ta banan
bana erkatu egun mintzo diren zenbait iritzi-sortzaille beren iraganeko
imajinarekin, orduan jabetuko giñake benetan euskal arazoaren larriaz.
Larria baita oso Luis Haranburu Altunak bere artikuluan dioena ("Demokrazia
Baska", DV-14-2-2000) demokrazia ta euskal demokraziari buruz.
Itz gutxitan, Haranburu Altunak auxe dio: demokraziak, Euskalerrian
ta Espainian, Espainiar Konstituzioa duela ardatz garantia demokratikoak
bermatu ta sustatzeko unean (gizabanako bakoitza boto bana) adjetiborik
gabeko "demokrazia" eraikiz; abertzaleek (ta emen zaku berean sartzen
ditu ENAM, EAJ ta EA) Udalbiltza eratu dutela gizabanako bakoitzari
zor zaion boto orri iruzur egiteko asmoz; ta konzepzio delako onek Jose
Antonio Primo de Rivera fatxista espainiarraren "demokrazia organikoa"ren
ideiaren parekoa dela, ta jadanik Joxe Ariztimuño "Aitzol"-ek defendatzen
zuela Euskalerrirako. Banan bana ikutuko ditugu iru puntu auek.
Adjetiborik gabeko demokrazia
"Hay sustantivos a los que cada adjetivación merma en su claridad y
en su contenido; así ocurre con la palabra democracia que con cada adjetivo
ve cuestionada su elemental virtud. Se habla de democracia cristiana,
democracia social, democracia burguesa y un largo etcétera en el que
la democracia se ve constreñida en su pureza". Izan liteke. "Demokrazia"
itza badirudi elementu baztereziña gertatzen dela edozer egitasmo politiko
aldarrikatzeko unean: bai fatxista ta komunistek, bai kira ta ille askotako
beste joera politiko pilloak, "demokrazia" itza bereganatzen dute ta
beren moldeko adjetibazioa ezarri. Iñor ez da azalduko "demokrazia"
kontrakorik; aldiz, guztiek adieraziko dute beren moldea, "demokratiko"
den eiñean, bestea baiño puntakogoa dela. Zergaitik ori?
Galdera oni erantzun aurretik, Haranbururen argudioan sakondu naiko
nuke. Haranbururentzako badago adjetiborik gabeko demokraziarik. Ta
alakoxea da espainiar demokrazia. Nola dakigu ori? Gizaki bakoitzak
boto bat duelako; gizaki bat boto bat. Aldiz, frankismoak "demokrazia
organikoa" izaki eskubide ori ukatu egiten zuen. Orregatik deritzo Haranburuk
espainiar demokrazia adjetiborik gabeko demokrazia.
Espainiar demokraziak ez du adjetiborik Haranburuk alaxe nai izan duelako.
Demokrazia molde bat da, ordea, Inglaterran edota Ugandan beren kasako
moldeak dituzten bezela. Molde bat diot ta orrexegatik ez daiteke bakarra
izan. Bakartzat artzen denean, adjetiborik gabe azaltzen zaigunean,
askatasun ta garantia demokratiko ororen gordaillu gisa, orduan molde
izate ori ukatu egiten du, ta demokraziaren benetako elburua, gizakia
bere buruaren jabe izatea, errotik deusestu. Ein orretan, ezpaitira
desberdin inalienabilitatearen frankistak ta ukiezintasunaren konstituzionalistak:
beraiek ezarritako ordena eternotzat jotzen baitute, ta giza borondateaz
aragoko. Demokraziak bere burua exkax ta umil agertu bear du: giza-multzo
jakin baten borondatearen fruitu gisa, ta, ortaz, giza-multzo orren
borondatearen menpeko.
Orregatik ere, Espainiar demokrazia demokrazia izan daiteke Espainian;
ez, ordea, Euskalerrian, Euskalerriak, giza-multzo berezi gisa, berea
baitu beste ordenamentu politiko bat: Gernikako Estatutoarena ta Naparroako
Amejoramentuarena. Biak dira izatez ta izpirituz itun baten ondorio;
biak dira, eskubide istorikoen onarpenaz, espainiar Konstituzioaren
aurretik dagoen moldearen semeak. Ta ez da zillegi esatea Konstituzioaren
barne daudela; euskaldunok onartu egin bai ditugu itun direlaren baldintzapean;
ala-nola, espainiar konstituziogilleen ta euskal ordezkarien arteko
itun gisa. Euskaldunok ez ditugu istoriaz zor zaizkigun eskubideak ukatzen;
baizik eta Estatuto ala Amejoramentu izate oietara egokitu, ta bertan
erreserba gisa, aberri nortasun gisa, ipiñi, erabilgarri izan daitezen
euskalerritarron borondateak alaxe nai duenean. Itunak berritu egiten
baitira egoeraren arauera; irekitasun ortan ere ikusten da demokraziaren
benetako katramilla.
Ori da, ta izan da, "euskal demokrazia" benetakoa. Ta "euskal" da "demokrazia"
den eiñean; euskaldunok gure buruaren jabe nai izan baidugu betiro multzo
nazional aundiagoen aurrean; beraiekin elkarlana egiñik, gure buruaren
jabetza sekula galdu gabe. Buru jabetzarik gabe ezpaitago elkarlanik;
elkarlanak askatasuna suposatzen baitu, ta ez inposatutako ordenu aldaeziñaren
onarpen ezinbestekoa.
Udalbiltza
Haranburuk auxe dio Udalbiltzari buruz: "Pensaba yo que la fundación
de Udalbiltza era una mera cesión retórica del PNV y de EA al nacionalismo
radical, pero a la vista de las cuantiosas partidas presupuestarias
aprobadas por el Gobierno Vasco, las diputaciones y muchos ayuntamientos,
es evidente que los reconstructores de la Nación Vasca han optado por
compaginar la democracia orgánica con la democracia a secas".
Emen, leen bezela, gauzak naasi ta desitxuratu egiten ditu gure idazleak.
Bai EA ta bai EAJ-k argi esan baitute Udalbiltza ez dela ezerren oiñarri
ta ezerren ordezko: euskal nortasun estatu-gaiñekoen irudi bat besterik
ez dela, ta ortan duela balio. ENAM-entzako, noski, gauzak ez dira orrela.
Ikuspegi desberdintasun erabatekoa dago EAJ, EA ta ENAMen artean arazo
auxe dela-ta. Haranbururen salakuntza, beraz, zikoitza ta oiñarrigabea
dugu. Haranburuk EH-ri gaiñeratzen dio abertzaletasunaren izate funtsezkoena.
Ta ortan gezurra dio ere.
Puntu ontan, aipatu oroimen istoriko eza -alegia, jendeak berez duen
iraganarekiko aaztura, abia-azkarreko gizarte onen dinamikak bultzatua-
Haranbururen kasuan amnesia billakatzen da. Bera izan baita, gaurregun
EH den bezela, proletargoaren diktaduraren miresle sutsu, adjetibodun
demokrazi baten -"demokrazia errikoia"ren- zale porrokatu. Orregatik
-amnesia kasu ez-oikoa dela zailla baita sinesten- arritzen gaitu "demokrazia
formala" aipatzen duenean ENAMen kasuan Francoren "democracia organico"aren
moldera lerratzea, edota fatxisten molde korporatibistarekin konparatzea.
"Demokrazia formala"ri "Demokrazia erreala" "errikoia" "parteartzaillea",
oposatzen baizaio marxismo-leninismoaren logikaren arauera. Ta ori Haranburuk
badaki bera alakoxea izan delako: "Demokrazia parteartzaillea"ren zale
sutsu. Ein orretan, errex ulertu bearko luke Udalbiltza, ENAMen ikuspegitik,
sistema kapitalistaren barruan ereiten ari den kontrapoterearen leen
arbazta dela, landare giartsu azitzeko asmoz. Tropiko oianetako untza
erraldoi gisa, atzeman duen zuaitzaz bizi da ta azkenean ito egingo
du: "demokrazia parteartzailleak" "demokrazia formala" akatu bearko
du logika iraultzaillearen arauera. "Euskal Herria eraikiko duen orubea"
osatzea da ENAMen elburua; "orube" itza - gaztelerazko "solar"- adierazgarria
dugu oso, leku uts bat irudikatzen baitu, ezereza, "interferentzia instituzional"etatik
libre dagoen eremua. Au da, ENAMek ez du ezer eraiki nai dagoen moldea
apurtu aurretik, edota eraikitako irudikapen oro -Udalbiltza delakoa,
adibidez- balio bearko du apurketa orren gidari izateko. "Transizio"
eredu bat ari dira bermatzen; ta nora garamatza eredu orrek? Ez euskal
demokrazira, ez demokrazi organikora; komunismoak aldarrikatzen duen
"demokrazia parteartzaille"ra baizik. Ta au Haranburuk badaki.
Ta alaere, oraingoan, iñungo esplikaziorik gabe, adierazi dugun oroimen
istoriko ezaz baliaturik, txintxo-txintxo agertzen zaigu Haranburu demokrazi
"burgesa" ta "formala"ren aldeko. Ta au, dudarik gabe, zillegi da ta
onargarri. Ez, ordea, bere antzin-konzepzio iraultzaillea muturretatik
pasatzen zaionean -ENAMen kasuan, Udalbiltzaz onek egiten duen irakurketaren
kasuan- itsuarena egitea, ta frankismoari egoztea, edota, are larriagoki,
Aitzol-i botatzea, Udalbiltzaren eraikiñaren erantzunkizuna ala genealogia.
Ori oartuki gezurra esatea da.
Aitzol, fatxismoa ta euskal demokrazia
Auxe dio Haranburuk: "Pero no hemos de sorprendernos por las "novedosas"
ideas que en el ámbito del nacionalismo se escuchan; ya en el año 1935
D. José Aristimuño Olaso Aitzol escribió el libro La Democracia en Euzkadi,
donde se teoriza y proclama la especificidad de la democracia vasca.
Hace 65 años, Aitzol proclamaba la utilidad de una institución como
Udalbiltza argumentando que: "Así como entre la familia vasca y el municipio
no exisen en Euzkadi instituciones intermedias, tampoco entre el municipio
y el Estado vasco existen organismos que se interpongan". Ni voto ciudadano,
ni Parlamento Vasco... Aitzol concebía que el Estado Vasco había de
ser una federación de municipios, haciendo abstracción de la voluntad
soberana de los ciudadanos vascos. Aitzol considera que el sufragio
universa es en todo caso un mal a evitar. Para Aitzol es la familia
y no el individuo el fundamento de la sociedad civil. Cuando Aitzol
teorizaba de esta gisa, José Antonio Primo de Rivera no decía cosas
distintas en su desvarío falangista".
Esan dugu Udalbiltza ENAMentzat ausketa baten eredu besterik ez dela,
ausketa baten eredu birtuala ta, ortaz, gatazka iraultzaillea aurrera
eramateko iskillua dela, "Euskal Herria eraikiko duen Orubea"ren eremu
garbitu ta xeetua osatu dedin. Leninismora jo bear dugu Udalbiltzaren
iturri ideologikoak arrapatzeko. Bestalde, ENAMek ez du iñungo momentuan
"sufragio unibertsala"ren ideia kolokan jartzen. Arnaldo Otegik argi
baitio beraiek aurreikusitako "asanblea konstituziogillea" ezartzeko
erreferendum ala botazio sailla egin litekela %40 partaidetzarekin ta
abstentzio teknikoaren beste euneko ainbesterekin; ta orduan botazioa
legala izango litzatekela. Badakigu: demokraziaren oso konzepzio bitxia
da au -oso demokrazi laburrekoa, izan ere. Baiña Haranbururen tesia
erabat lurjotzen du, sufragio unibertsala mantentzen delarik ezpaita
batere demokratikoa. Ortaz, sufragio unibertsala ez da demokraziaren
oiñarria.
Haranburuk Louis Althusser-ek ain ederki deskribitzen duen "amalgama"
teknika stalinianoa darabil Udalbiltza, Aitzol ta José Antonio Primo
de Rivera naastean. Zeikusirik gabeko, edota mami kontrarioko, kualitateak
zaku berdiñean sartzea da ori.
Aitzol ta Primo de Rivera-ren aidekotasuna aldarrikatua izan da Antonio
Elorza istoriagilearengatik. Segur asko Haranburuk ortik atera du konparazioa
egiteko beta. Antonio Elorza aspalditikan dabil abertzaletasuna ta espainiar
fatxismoa uztartzeko asmotan, elmuga bikoitzarekin: batetik ETAren krimenak
"euskal fatxismoa"ri egozteko, ta, bestetik, espainiar fatxismoaren
krimenak abertzaletasunaren aintzindari gisa azalarazteko. Elorza ta
Haranburuk teknika berdiña darabilte ortarako: frankismoan ta frankismoaren
eragiñez sortu zen ETA; beraz ETA frankista da; fatxistek il zuten Aitzol;
beraz Aitzol fatxista da. Auxe da inplizitoki astintzen den ispilluen
teknika.
Aitzol ta Primo de Riveraren molde organikoak aurkakoak dira zearo:
Aitzol-kek euskal demokraziari buruz idatzi zuenean, ez zuen etorkizunerako
egitasmo baten kontu ematen baizik eta euskal demokraziaren tajua kondairan
zear esplikatzen. Ingalaterra demokratikoa izan baita sufragio unibertsalaren
aldetik, Euskalerria bezelaxe. Erriaren autonomia aldarrikatzen baizen
errege absolutoaren aurrean: arau onek ematen dio bere demokrazi kutsua
Ingalaterrako konstituzioari ta Euskalerriko lege zaarrei. Bestalde,
Aitzol-entzat, Sabin Aranarentzat bezelaxe, "demokrazia" funtsezko balorea
zen, Primo de Riverarentzat ez bezela. "Euskal demokrazia" deitzen dio
bere obrari, euskaldunok demokrazi propio bat bizi izan dugula sinestu
izan dugulako ta zenbait bidaiari kanpotarrek euskal demokraziaren "mitoa"
sortu dutelako; Primo de Riverak ez zuen eskuarki itzegiten "Espainiar
demokrazia"z orrelakorik ez zegoelako ezta mitologoetan konturik fantastikoenetan
ere.
Benetan zoritxarrekoa da (Haranburu Altunaz ta Antonio Elortzaz ari
naiz) espainiar komunistek euskal komunistak ezkutatzeko duten gogoa.
Ta ortarako bost ajola die gezur istorikorik borobillenak botatzea -ta
beren ibilbide politikoa mozorrotzea.
Jokin Alkorta
|