GOIZ ARGI

Artxibo rtf

Bonbak eta gezurrak Euskadiren gainean
(9
- 2000ko Iraila)

Joan den abuztuak odolezko arrastua utzi du bere atzean. Nonbait opor-garaia omen da erakundearentzat jendea asaldatzeko eta ikaratzeko garai espeziala. Hortxe ditugu kanposantuan karamelo saltzaile bat, enpresa-gizon bat, Piriniotan zebiltzan goardia zibil bikotea, jota-talde baten partaide zen militar gaixo bat. Azkenik, iraila hontan, Jose Ramon Rekalde Eusko Jaurlaritzako kontseilari ohiari aurpegira bota dioten tiroa. Hauek dira erakunde armatuak aurkezten dizkigun dominak Euskadiren askatasunaren alde lanean ari dela erakusteko. Auek ditugu, erakundearen esanetan, "Euskal Herriko etsaiak" eta egoeraren erantzungileak. Munduko historian, eta joan den mendea horren adibide ugari eskeini dizkigu, borreroek beti itsusitzen dituzte beren biktimen memoria, beraiek sortzen duten egoeraren erruduntzat joz. Eta nahiz eta Euskadin inork ez sinistu gezur horretan, hamaika aldiz errepikatzen da.

Egia diote askotxok adieraztean gaurregun ETAk edozein hil egiten duela eta ez dagoela hori esplikatzeko logikarik. Baina hau egi erdia besterik ez da: ETAk hil egiten du gizartearengan zirrara sortzeko asmoz, efektua bilatu nahiean. "Edozein" hiltzearekin aski eta beharrezkoa da efektu hori lortzeko. Eta efektu bilatu hori ez da ez ilusioa eta ez itxaropena, inpotentzia eta nahasketa baizik. Buru seinalatuak izango balira ETAren helburu bakar, orduan jadanik guzti honi esplikazioren bat aurkituko lioken jendea egongo litzateke eta, ondorioz, espazio bat izango lizateke gertatzen denaren aurrean paso egin eta eroso bizi nahi duenarentzat. Baina ETAri ez zaio interesatzen "hemen ez da ezer gertatzen" dion pentsamentua. Gizartea ilusio txintik gabe uztea; hori du ETAk helburu, eziñezkoa baizaio gizartea onean bere alde jartzea. Joseph Conrad-en hitzak aipatuz, "bakarrik amorru puskatzailea, ain absurdoa ze esplikaziorik ez duen, pensaezina dena, erabat erotua... bakarrik honek beldur ematen du benetan, ba ezin daiteke mehatxuz, persuasioz edota sobornoaz aplakatu". Hau da ETAren estilo berria. Desarrazoi, eromen xeetzailea, inertzi terrorista, deritzaio,.. Barne-logika paregabea du halare. Jendea nazkatzea eta nahaspilatzea bilatzen du, bere izpiritua makurrarazi eta bihotzgabetu nahiko luke. Hauxe da ETAk garaipena lortzeko duen egitasmoa. ETAk sinistua baitu hausketa, puskaketa, nazkamen sozialek beren posizioak indartzen dutela.

Gauza guzti hauek ETAren alde jokatzen dute. Ez ordea herri erantzuna. Eta gutxiago denborarekin indartzen den erantzun soziala. Eritzi plublikoa mugitu egin da zenbait ekintzen aritik. Hortxe dugu Zumaian gertatutakoa: Joxe Mari Korta herriak maitatzen zuen gizona zen, enpresari abertzalea eta euskaltzalea. Aberria eraiki duen gizona errelitate okerrenean, eta ez sukar "soberanista"ren balizko eraikinaren pean. Akaso hilketa honek, eta segidan gertatutako Berriozar-ko militarraren hilketa, buru askotan garbi utzi du ETAren gogorkeria ez doala, ezta hurrik ere, abertzaletasunaren bidetik. Bidebatez hildakoak, PP-ko zinegotzi, militarra ala enpresagizon abertzalea izan, Euskal Herriaren kontrako atentatuak direla. Mobilizazioak eta udal-plenoek argi erakutsi dute herriaren erantzuna. Eta herriaren erantzun hori erditik hautsi nahiez jarri diote Kortaren anaiaren Txitxarro diskotekari bonba bat. Argi dago eskualde euskaldunetan ematen den askatasunaren aldeko erreakzio honek min berezia egiten diola ENAMeri eta errotik moztu nahiko lukela. Oinarriko jendeak, ENAM-en diren abertzale bakanak, konturatu egiten baitira ETA-k ereiten duen etsaigoa ez doala bakarrik espainiar alderdi zenbaiten aurka, baizik eta bete-betean ikutzen duela gure gizartea.

Juan Jose Ibarretxe gure lehendakariak emandako azken pausoak baliotsuak izan dira. Diogun errespetu guztia adieraziz, uste dugu pauso gehiago eman beharko lituzkela aurrera. Lortu beharko luke, bere inguruan eta berak bultzatua, ETA nahiz ENAMen gogorkeri taldeen ekintzen aurreko batasun politikoa. Gogorkeri legegabearen aurka, gogortasun legezkoa aldarrikatu behar da, euskaldunon borondateak sostengatzen dituen instituzioek eraman behar dutena. Aldarrikapen hau kontuan hartu gabe, lehendakariak bere diskurtsoan kokatzen ez badu, herri borondateari egiten dion deiak ez luke sinesgarritasunik, bere mezuak ez luke instituzionala irudituko eta nekez eragin lezake herri erantzuna.

Eusko Jaurlaritzak dituen 7000 ertzainak martxan jarri beharko lituzke ETA eta ENAMeko gogorkeri taldeei aurre egiteko, ikusiz luzera doala egoera tamalgarri hau. Terrorismoaren aurkako borrokan bere aportazioa pixukoa izan dedin baldintza baikorra litzateke Ertzaintzak euskal gizartearekin bategitea. Ertzainen moralak gora joko luke bere herria defendatzeko ohore hutsez. Azken batean, ENAMek daraman herriaren kontrako gerra hontatik herria defendatu behar da. Askatasunaren aldeko borroka hori, J. A. Agirre lehendakariak egin bezala, euskaldun orori zuzendu behar zaio, Euskadin ala mundu guztian barreiaturik diren euskaldunak gogoan hartuz; jakin behar dute ETA dela gure herriaren eta Euskadiko askatasunaren etsai porrokatuena eta borroka horretan parte hartu behar dute gogoz eta kemenaz.

Herri ekintza eta batasun politikoa, hauek dira denbora honek eskatzen dituen bitartekoak. Horri begira, abertzaleok buruan hartu beharko genduke bidean txikitu ditugun zenbait tresna. Ajuria Enea-ko Itunaren kasua da aipagarri. Zenbait abertzale ahoberok diotenean Ituna frakasu bat dela, kontuan hartu beharko litzateke ea aukerakoa den gaurregun orduan lortu genduen batasun politikoa, bai edukin eta bai eraginen aldetik. Itun horrek hiru gauza suposatu zituen: 1) Indarkeriaren kontrako ekintzak lehendakariaren iniziatiba azpian jartzen zituen; 2) Indarkeriak sortutako arazoak eta Euskal Herrian ematen den arazo politikoa banatu egiten zituen; 3) Azken hauek bideratzeko, aldarrikatu egiten zituen bai herri borondatea eta bai bere ordezkari instituzionalen zilegitasuna.

Garrantzitsua da bigarren puntu hori. Lizarra-ko Itunak erakutsi duen akatsik larriena izan baita gatazka politikoa gogorkeri arazoaren erresoluzio metodologiarekin nahastea. Modu horretan, konponbide politikoaren itxaropen faltsuaz, pakezko eta askatasunezko arauak baldintzatu ditugulako, eta konponbide hori ezinezkoa ageri izan denean –joan den urteko abuztuko ETAren proposamenak argi uzten zuen bezalaxe- biderik gabe gelditu garelako. Kontuan izan behar dugu ez dela gatazka edo arazo politikorik gabeko gizarterik gure munduan; arazo politiko baten bideratzeari beste hainbeste arazo politiko jarraiean dijoaztela, eta arazo politikoak demokratikoki konpondu behar dira –ez, Lizarra-ren metodologiak erakutsi duen bezala, ezkutuan eta herriari bizkar emanez.

Bestalde, orain ikusten da benetan Gobernu espainiarrak daraman politikaren arrixku bizia. Eragiten den olde mediatikoak indarra ematen dio ETAri eta ENAMeri: ba kriminalak bere burua zuritzeko aitzaki bihurtzen duen koartada politiko faltsua konfirmatu egiten duenak (kasu hontan, ETA dela abertzaletasunaren adierazpen zuzen eta muturrekoena) gezurrezko testigantza altxa egiten baitu eta kriminalaren konplize bilakatzen baita. ENAMen benetako izakera estaltzen eta ezkutatzen saiatzen baita bai gobernua eta bai komunikabide espainiarretatik botatzen den mezua; Haider eta Hitler-etaz mintzatzea, ETA dela-ta, Castro, Marx eta Lenin aipatu beharrean, kritika ideologikoari sinesgarritasun osoa kentzen dio, ezpaitu eraginik ENAMen oinarri sozialean eta bere izakera "abertzalea" berretsi egiten baitu; kontuan hartu gabe ENAMen lehen pausoa nagusigoa lortze arren, abertzaletasunaren suntsipena dela (eta horretan Gobernuak eta PP-k laguntza ematen diote gure mugimendu erreboluzionarioari). Ezin daiteke askatasunaz hitzegin beste aldetik engainua eta iruzurra astintzen ari den bitartean. ETA-ren bonbak eta Gobernuaren gezurrak gure herriaren gainean erortzen dira garai batean Gernikaren gainean erori ziren bezala: herria suntsituz eta errudun faltsuak bilatuz, herria suntsitzen jarraitu al izateko.

Lehen esan bezala, luze joko du ETAren ofentsiba honek; biktimen zerrenda haunditu egingo da. Beharrezkoa da egoera honen aurrean politikoek eta insitituzioek biktimei babesa ematea. Herriaren arnasa eta elkartasuna sentitu behar dute garai dohakabe hauetan nozitzen dituzten demasien pixua arindua dedin. Gizarteak ezpadu esfortzu hau aurrera ateratzen, orduan borreroei arrazoia ematen diegu. Babesa eman behar zaie herri honen benetako martiriei.

Diskurtso politiko orok ilusioa eta itxaropena eskeini behar du. Egunotan, batasun politikoa eta herri ekintza berreskuratzea izan beharko luke ilusio gako. Mugiarazten gaituen ilusio egitasmoa hauxe baita: lidergo demokratikoaren pean ekiten duen herria ez dela sekula inongo tiraniarengatik garaitua izango.

Azkenik, hirugarren espazio delakoari buruz asko idatzi da. Ez da kasualitatea Lizarrako muntaia gainbehera doanean zenbait erakundek EH-ko interlokuzioari erreleboa egitea. Orain arte hirugarren espazioak eman dituen klabeak aski abstraktuak dira. Beharrezkoa litzateke jakitea ea Euskal Herriak transizio garaian martxan jarri zituen instituzioen defentsaren aldeko badira bertan diren zenbaitzuk eta ea sinesten duten Ertzaintzak paper garrantzitsurik izan behar duela legearen defentsan eta gogorkeri legegabearen kontrako ekintzan. Baldintza hoiek errespetatu gabe, edota ekintza sozial bateratuaren goiburuan jarri gabe, hirugarren espazioa Lizarra Bi izango litzateke. Eta lehenak frutu garratzak ekarri dizkio abertzaletasunari, alajaña! Dena dela, ELA-ren jokabidea Gernikako Estatutoaren balioa ezereztuz ez du ezer onik iragartzen.

 

Bombas y mentiras sobre Euskadi

El pasado agosto ha dejado tras si un reguero de sangre. Parece ser que son los tiempos vacacionales los escogidos por la organización para intimidar e impresionar a la gente. Ahí tenemos en el cementerio a un vendedor de caramelos, a un empresario, a dos guardias civiles que andaban por los Pirineos, a un militar miembro de un grupo de joteros. Finalmente, en pleno septiembre, el tiro en la cara que ha recibido el ex consejero del Gobierno Vasco José Ramón Rekalde. Estas son las medallas que exhibe la organización armada para demostrar que lucha por la liberación de Euskadi. Estos son, en palabras de la organización, los "enemigos del País Vasco" y los responsables de la actual situación. En la historia del mundo, y el pasado siglo nos da abundantes ejemplos de ello, los verdugos siempre desfiguran la memoria de las víctimas, acusándoles de la situación que los mismos verdugos han creado. Y aunque en Euskadi ya nadie crea en esa mentira, se repite mil veces.

Muchos dicen la verdad al comentar que hoy en día ETA mata a cualquier persona y que no hay ninguna lógica que pueda explicarlo. Pero esto es sólo la mitad de la verdad: ETA mata para causar un trauma a la sociedad, para buscar un efecto. En estos tiempos es suficiente matar a "cualquiera" para conseguir ese efecto. Y ese efecto perseguido no es el de la ilusión o la esperanza, sino el de la impotencia y la confusión. Si sólo fueran víctimas de ETA personas señaladas por su cargo o rango, todavía habría gente que encontraría una explicación a todo esto y habría como consecuencia un amplio espacio para que los que quieren permanecer ajenos a lo que pasa vivan cómodos. Pero, a ETA no le interesa el "aquí no pasa nada": ETA pretende dejar a la sociedad sin un adarme de ilusión, aterrorizada; ese es su objetivo, ante la imposibilidad de concitar por las buenas la voluntad popular a favor de su política. Parafraseando a Jospeh Conrad, "sólo la ferocidad destructiva tan absurda que resulta incomprnsible, inexplicable, casi inconcebible, realmente demencial... Es verdaderamente aterrorizadora, pues no se la puede aplacar por la amenaza, la persuasión o el soborno". Este es el nuevo estilo de ETA. Se le llama sinrazón, locura destructiva, inercia terrorista,... Tiene, sin embargo, una lógica interna aplastante. Busca hartar y confundir a la gente, causar su desaliento y doblegar su espíritu. Este es el plan de ETA para ganar. Pues, ETA cree que la ruptura, la destrucción, el hastío social, contribuyen de forma muy eficaz a fortalecer sus posiciones.

La confusión, el desaliento y el hastío social favorecen a ETA. No así la reacción popular. Y, mucho menos, la reacción popular que se fortalece con el tiempo. En este sentido, la opinión pública se ha movilizado de forma especial al hilo de algunas acciones. Ahí tenemos lo ocurrido en Zumaia: Joxe Mari Korta era una persona querida por el pueblo, empresario abertzale y euskaltzale. Una persona que ha construido nación en medio de la más dura realidad concreta y no en el marco ficticio de la fiebre soberanista. Quizá esta muerte, y la que seguidamente se dio en Berriozar en la persona de un militar, deje claro en la mente de muchos que la violencia de ETA no va, de ninguna manera, por el camino del nacionalismo. Del mismo modo que los muertos, ya sea un concejal del PP, un empresario o un militar, son atentados contra Euskal Herria. Las movilizaciones y los plenos en los ayuntamientos han dejado bien clara la postura de nuestro pueblo. Y queriendo destruir esa respuesta le han puesto una bomba a la discoteca Txitxarro, propiedad del hermano de Korta, queriendo, acabar con la incipiente reacción popular. Está claro que la reacción a favor de la libertad que se está cociendo en los pueblos euskaldunes y abertzales le hace al MLNV un especial daño y quisiera cortar de raíz esa reacción. Pues la gente de base, los contados abertzales que hay en la base del MLNV, se da cuenta que la enemistad que alienta ETA no va sólo en contra de algunos partidos españoles, sino que toca de lleno a nuestra sociedad.

Los últimos pasos dados por nuestro lehendakari Juan José Ibarretxe han sido positivos. Con todo el respeto que le profesamos, creemos que el lehendakari debería dar más pasos hacia delante. Debería conseguir y liderar la unidad política en defensa de la libertad conculcada reiteredamente hoy por las acciones de ETA y la kale borroka. Frente a la violencia ilegítima, hay que reivindicar el recurso de a la fuerza legítima por parte de las instituciones. El lehendakari debe incorporar esta cuestión a su discurso. Sin esta apelación, remitirse a la voluntad popular no parece creíble, su mensaje no parece institucional y muy difícilmente conseguirá incentivar la reacción popular.

El Gobierno Vasco, con el lehendakari a la cabeza, ha de intensificar la movilización de sus sus 7000 ertzainas contra ETA y los grupos de violencia del MLNV bajo la perspectiva de que esta situación calamitosa va para largo. La integración de la Ertzaintza en la sociedad vasca es una condición positiva para que su contribución en la lucha antiterrorista sea cualitativamente importante. La moral de los ertzainas se reforzará por el sólo honor de corresponderles la misión de proteger a su propio pueblo. Al fin y al cabo, hay que defender al pueblo contra la guerra contra el pueblo que está llevando el MLNV. Esa lucha por la libertad se tiene que dirigir, como en tiempos del lehendakari J. A. Agirre, a todas los vascos, se encuentren donde se encuentren. En Euskadi o en la diáspora de vascos esparcidos por el mundo. Se ha de conocer que ETA es el peor enemigo de nuestro pueblo y de la libertad de nuestra patria y para que tomen parte en esa lucha con ilusión y denuedo.

Acción popular y unidad política, tales son las herramientas precisas en este tiempo. Los nacionalistas tendríamos que hacer cuenta de los instrumentos que en el camino hemos destruido. El Pacto de Ajuria Enea sería un ejemplo señalado. Cuando a algunos nacionalistas displicentes se les llena la boca diciendo que aquel Pacto está fracasado, sería necesario recapacitar acerca de si hoy es posible una unidad política como la que, por contenidos y efectos, tuvimos con el Pacto de Ajuria Enea. Ese pacto reunía tres condiciones: 1) Ponía las acciones en contra de la violencia bajo el mandato del lehendakari; 2) Separaba el problema de la violencia de los modos de rsolución de los conflictos o contenciosos políticos vascos; 3) Proclamaba para la resolución de estos últimos la exclusiva legitimidad de la voluntad popular y de los representantes institucionales.

El segundo punto resulta de especial importancia. Pues el principal fallo del Pacto de Lizarra consistía en la confusión entre el problema político y la metodología de resolución del problema de la violencia. De esta manera, con la falsa esperanza de resolución del problema político, hemos condicionado los principios de la paz y de la libertad. Y cuando esa resolución se ha mostrado un fraude –mediante la propuesta que el pasado agosto hizo ETA- los nacionalistas nos hemos quedado sin camino. Hay que tener en cuenta que no existe en este mundo sociedad sin un problema político; a la resolución de un problema político le sucede otro u otros, y los problemas políticos hay que solucionarlos de un modo democrático –no, como nos ha enseñado la metodología de Lizarra, con ocultamiento y dándole la espalda al pueblo.

Por otro lado, en estos momentos estamos comprobando el gran peligro de la política que está llevando el Gobierno español. La campaña mediática que ha propiciado da fuerza a ETA y en general al MLNV: pues quien confirma la falsa coartada política (en este caso, que ETA es expresión directa y extrema del nacionalismo vasco) que aduce el criminal para atenuar o eludir sus responsabilidades ante los hechos juzgados, comete falso testimonio y se convierte en cómplice del propio criminal. Tanto el gobierno como el mensaje dado por los medios de comunicación ayudan a ocultar la verdadera naturaleza del MLNV; hablar de Haider o de Hitler, respecto a ETA, en vez de mencionar a Castro, Marx y Lenin, quita a su crítica ideológica toda credibilidad. Este falso testimonio no tiene ninguna influencia en la base social del MLNV, desalienta al verdadero nacionalismo y además confirma su naturaleza "abertzale"; sin tomar en cuenta que el primer paso del MLNV para lograr su hegemonía es la destrucción del nacionalismo (y en eso el Gobierno y el PP dan su ayuda al movimiento revolucionario). No se puede hablar de libertad y, por otro lado, alentar el engaño. Las bombas de ETA y las mentiras del Gobierno caen sobre nuestro pueblo del mismo modo que cayeron sobre Gernika: destruyendo al pueblo y buscando falsos culpables, para seguir dando pié la labor de destrucción de nuestro pueblo y nuestra sociedad.

Como antes señalábamos, la ofensiva de ETA va para largo; la secuela de vícitmas va seguir aumentando. Es necesario que en estas circunstancias los políticos y las instituciones den amparo a las víctimas. Deben sentir el aliento y la solidaridad del pueblo para así poder aligerar la carga de los excesos intolerables que sufren en estos momentos. Si nuestra sociedad se muestra incapaz de este esfuerzo, entonces damos la razón a los verdugos. Hay que dar cobijo a los verdaderos mártires de este pueblo.

Todo discurso político debe transmitir ilusión y esperanza. Hoy, el factor de ilusión debe ser recuperar la unidad política vasca y la acción popular. El proyecto de ilusión que nos mueve es que un pueblo movilizado bajo un liderazgo democratíco no ha sido vencido jamás por ninguna tiranía.

Finalmente, ha corrido mucha tinta acerca del retorno de lo que en su día se denominó tercer espacio. No es casualidad que cuando el montaje de Lizarra va cuesta abajo, algunas organizaciones le tomen a EH el relevo de la interlocución con los nacionalistas. Hasta ahora, las claves que nos ha dado el tercer espacio han sido bastante abstractas. Sería necesario saber si el planteamiento de algunos miembros de ese tercer espacio es compatible con la firme defensa con la firme defensa de las instituciones que el pueblo vasco puso en marcha al inicio de la transición; convendría saber si creen que la Ertzaintza debe tener un papel esencial en defensa de la legalidad y en la persecuciíon de la violencia ilegítima,... Sin respetar esas condiciones, y sin ponerlas en el frontispicio de una acción social común, el tercer espacio sería la reedición de Lizarra. Y Lizarra le ha traído al nacionalismo frutos bien amargos. De todas maneras, la actitud de ELA, impulsora de este nuevo formato político, acerca la actual validez del Estatuto de Gernika no augura nada bueno.

Goiz Argi