|
GOIZ-ARGI
BADA BURUJABETZAREN ALDEKO ALDIZKARI DIGITALA 1999 Euskaraz haziak izan garen gehienok entzun dugu: izan hadi eure buruaren jabe! Bere buruaren jabe izan nahi duenak, biak behar ditu: buru izan eta buruaren jabe izan. Buru izatea, nor izatea da; burua galdu duena edo burutik nahastu dena, ezin izango da bere buruaz jabetu. Baina bururik izan arren, baliteke ez jabetzea bere buruaz. Jabe izateko, jabetu egin behar du lehenik bere buruaz, besteetaz eta bere inguruneaz, baina baita, orobat, berak hartutako erabakien, emandako hitzaren eta egindako lanen ondorioetaz jabe egin (erantzukizuna hartu) ere. Herri eztabaidarako bilguneetako bat izan zen hainbat urtez GOIZ-ARGI, Euskalerrian gertatzen ari zenaz eta gerta bide zuenaz. Bere ikuspegi editorialaren goiburutzat, BURUJABETZAREN ALDE aitortzen zuen bere burua. Eztanbaidan parte hartzen zuten denak etzetozen bat, noski, ez goiburu horren esannahiaz eta are guttiago goiburu horretarako bideetaz. Ezaguna izan zen, adibidez, Telesforo Monzon Jaunak eta Bultzagilleak iritzitaldeak izan zuten ageriko eztabaida. GOIZ-ARGI, oraingoan, herri eztabaidarako bitartekari digitala bilakatu da, burujabetzaren aldeko eztabaidari eragiteko asmoz:
|