Artxibo rtf
(27 - 2003ko Martxoa)

AGUSTIN MINER ADISKIDEARI

Agustin Miner gabe ez zen GOIZARGIrik izango. Garai latzenetan berak eutsi zuen aldizkaria. Hau edonork dakien egia da. Abertzale eta euskalzalea, libertadearen aldeko burrukalari amorratua izan zen bere azken momenturaino.

GOIZARGI aldizkariaren laguntzaile izan den JOXE AIERBE-k ‘Agustin Miner adiskideari’ egindako bertsoak bidali dizkigu hildako lagunaren oroimenerako. GOIZARGIk bere-bereak egiten dituen bertsoak,esan beharrik ez dago. Halabaina, JOXEk eskatu bezala, haren egindako lana "gogora ekarri" baino gehiago ezin genezake egin. Hona, bada, JOXE AIERBE-k egindako bertsoak:

I

Agustin Miner ez da, oraindik,

denbora asko il dala

eta usted det, bere gorantzan,

zerbait esan bear zala.

Baiña zergatik jakin ez arren,

nola ez dan egin ala,

gutxieneko esan nai nuke

bere laguna nintzala

II

Uste nuan, bai, orain baiño leen,

esango zala zeozer,

baiña merezi izanagatik,

iñork ez du esan ezer.

Nik esango det eta gaiñera

ez nabil batere oker:

orain, nik, emen idazten badet

AGUSTIN zanari esker.

III

Dakidan pixka, ia guztia,

ark erakutsitakoa,

IKASTOLA ta EUSKERA-n alde

lan asko egindakoa.

Orduko giro ta egoera

ez pentsa zanik gaurkoa,

orretxegatik izan nai nuke

orain, esker onekoa.

IV

Ez da aipatu ez bera eta

ez ark egindako lanik,

egia esan ez nuan

uste horrela aaztuko zanik.

Naiz ta lehenago eta gehiago

merezi zula jakiñik,

gogora ekarri, askoz gehiago,

ezin nezakeen egin nik.