Artxibo rtf
(17
- 2001ko Abuztua)

LIZARRAKO AKORDIOAREN IRAKASPENAK

Bere garaian, EAJ eta ETAren artean izan zituzten akordio-ez akordioak, Irlanda Foroa, tregoa, e.a. gei Ardantzaren pakegintzarako proposamenaren porrotak, guzti horiek Lizarrako Akordioan antzeztu eta itxuratu ziran. Itxuratu ere, ia isilpean, inork gutxik ezagutzen zituelarik egondako azpi mugimenduak.

Gero, ondoren, kaleratu, ez zen proiekto bat kaleratu, bi baizik: ENAMren (MLNVrena, alegia) "nazio eraikuntza" lelopean "Euskal Herriaren proiektoa" deiturikoa bata, eta "ETArentzako lur hartze pista" lelopean "Pakegintzarako proiektoa" bestea.

Bi asmo oriek bi urteetan leian jardun zuten, bat bestearen alternatiba bailitz, erriak ezer garbirik ulertzen ez zuen bitartean. Orrez gaiñera, ‘frente abertzalea’ sortzez batera, onek eragin zuen, bat batean, ‘frente españolista’ sortzea ere, PP eta PSOEren artean, Estatuaren multimedia eta indar guztiekin. Argi da, ETAk EAJri egin zion proposamenaren bidez, 1998 udaran eta ENAMren beste ekimenekin batera, "trenen arteko txokea" billatu nai zuela. Tregoaren austurak elburu au zuen: auspoak suari egiten diona egitea, alegia. Egibar-Arzalluzek, egoeraren berri argitu bearrean, ‘Lizarrako printzipioen onura’ azpimarratu zuten, eta tren-txokea etorri bear zuela ikusita, begiak itxiz, ‘pakegintzaren borondate onari’ ekin zioten, desastre orretatik borondate ona salbatu naiaz. ĦBa dute garaia jakiteko, infernuko bidearen arriak borondate onez josirik daudela!

Gero, EHk Gasteizko parlamentoa utzi zuenean, "trenen arteko txokea" etorri bear zuen. Orregatik, Ibarretxek maiatzaren 13rako auteskundeetara dei egin zigun. Iñork ez zuen espero gauza onik irten bear zuenik ortatik, ENAMek ezik. Bere estrategia al izan zuen txokerik aundiena gertatzea izan zen, eta ziur zeuden auteskunde oriek ez zutela garrantzizko aldaketarik ekarriko, beraiek izango zutelako gobernabilidadearen giltzak. Bere ustetan, Lehendakaritza espaiñolen eskutan eroriko zen, Mayor Orejaren eskutan, ain zuzen, eta parlamentoko nagusigoa ‘abertzalen’ eskutan egongo zela, beraz, españolistek ezin zuten legerik atera, ez presupuestorik egin, ez ezer. Eta, egoera orretan, euskal erakundeekin edozer gauza gertatu zitekeen. Estatutoa iltzear egoteko baldintza egokienetan zegoen. ETA eta ENAMren 1995 Alternativa Democratica-ren elburuak beteta egongo ziren eta beste etapa bat irekiko zitzaien.

Politologo batek esan du "ETAk, españolismua sortzen duela". Egia da, frente abertzalea sortzeak frente españolista indartsu bat sortarazten du era berean. ETAk or erakutsi dio Estatu españolari zezenari erakusten zaion trapu gorria, eta antieuskaldun españolista guztiak or joan dira zuzenean euskal erakundeetan leendakari español bat ipintzera.

Gauzen deiturak, arrakastaren bidea dastatzeko, garrantzi aundia du: prozesu españolista oni "Euskal Herria eraiki" deitu diote ENAMekoak. Eta amu au irentsi duten burukideak asko izan dira leen uneetan. Gero batzuek, buelta eman diote egoera orri; beste batzuek, berriz, bere frakasoa ez dute ikusi nai izan. Are geiago, ENAMen zapokeria aratago zijoan oraindik: EHk oposizioan, PNVren eskutik, ‘Euskal Herria eraikitzearen’ itxura indartuko zukeen, dauzkagun libertade esparruak obetoago ondatzearren.

Baina gure burukideen aktiboan oker ori izanik, erriak geien bat, beste ausaimen bat artu dio ENAMeri eta beste bide batetik ekin dio. Estu eta larri ikusi du bere burua %80 agertzeko bozka ontzietara. Eta, batez ere, erakutsi du "Euskal herria eraiki" leloak ez duela Euskalerria ereikitzen, "España proiektua" indartzen duela baiño, euskal nortasuna ondatuz. ENAM da "España proiektoaren" eraikitzalle nagusiena.

Naiz eta baldintza guztiak engañuaren alde egon, engañuak porrot egin du oraingoan. Euskalerriak irabazi du.

 

Mikel Berroeta