|
Haikaren leen pausoak: Amaiur prozesuari gainbegirada (14 - 2001ko Martxoa) Aldaketaren indarra ta engañua. Egia da aldaketa eman dela JARRAI gazte erakundearen siglen aldaketaren bidez. Ez da bakarrik nomenklatura trukatze soilla izan. Militante berriei ateak ireki dizkie gazte erakunde berriak. Garai batean JARRAIn sartzeko planteatzen ziren baldintzapenak jeitsi egin dira ein aundi batean. Artara 1000 militante izatetik Haika 4000 izatera pasa da. Esan dezagun au, leen paradoxaren aurre azalpen gisa: aldaketa guzti auek aurreikusiak zeuden JARRAIk lenagotik egindako ainbat testuetan; are geiago: aldaketa onek beste aldaketa baten segidan etorri da, ta koerentea da erabat orrekin: 1992tik egindako beregituratzearen ondoren. Garai orretan, ta gerora ere, indarrean zeuden mamotreto gisako egitura hiperburokratikoak garbitu ziren gazte erakundea gizarteratzeko asmoz. Haikaren militante ugaltzeak gizarteratze saio oni erantzuten dio zearo, ta orren orainarteko azken pausoa dugu. Egitura malguagoekin –baiña betiko burdiñezko gidaritza buruan dagoela- prest zegoen erakundea pauso ori emateko. Esan dezagun, beraz, aldaketa egokitze ta aunditze ikuspegi bati erantzuten diola, planifikazio lan bati. Bearrezkoa da au kontuan artzea, MLNV-en ematen diren ainbat mugimendu ta saioen izaerari errotik eltzeko. Gauzak ez dira arrazoirik gabe gertatzen; ta kasu ontan, mugimendu iraultzalle bati ongi egokitzen zaion bezela, gizarte-aldaketak ala gaztediaren egoerak zerresan gutxi du: gizartea ta gaztedia mapa utsa baitira, indar ordenaketa soilla, nun eta MLNV-eko gidariek beren estrategia txertatu ta kokatu egiten duten. Ortxe dago engañua: bein ta berriz salduko zaizkigu ainbat arazo; gaztediaren prekarietatea, sistemaren zapalkuntza, Euskalerriaren gutxiestea, eta abar; arazo auek konzientzia kako billakatzen dira illunean ta sekretuan lan egiten duten zenbait mandatariek Haikako gaztedia, artalde erraldoi ta anitz-ustearen gisa, esku zorrotzez gida dezan gatazkaren gorrira ta bere inmolazio pertsonalera. Arau orokorrek –ideologi itxuraren errebindikazioak- ez dute pixurik, estetika publizitario utsa dira, MLNV-ek une ontarako planteatu duen estrategiaren aldean. MLNV-ren orkestraren beste bitartekoa delako Haika. Ta garrantzitsua gaiñera. Nolatan MLNV-eko jendea deliberatu sakrifizio aundiagoetara? Nolata oitu odol olde berri batetara? Ortarako bearrezkoa da Haika gisako gazte-sail fanatiko, itsu ta eskuzabala. Auek jarriko dute MLNV-eko egituretan ezinbestekoa den freskotasuna, gaurko krimenak, gazte oldarraren pasioaz, zuritu ta onartu daitezen. Azken batean, belaunaldi berriek itzultzen diote MLNV-ri bere jatorrizko izaera iraultzaille ta gatazkatsua. Aldaketa egiten da aldaketa egon ez dedin: iltzeko ta meatxatzeko makiñak karburante berria irentsi dezan. MLNV-ren motorretan erreko den karburantea baita Haikako gaztedia. Ta ez bakarrik zentzu figuratuan. Ideologia ta kosmogonia. Ein orretan, Haikako jendea, JARRAI-koa bezelaxe, disziplinatua ta ordenatua da. Ots, gizartearen aurrean planteatzen den errebelioa ez da sekula barne-egituretan islatzen. Bertan aginduak betetzen dira ta kitto. Burdiñezko bidetatik joaten dira bertako eztabaidak. Batasuna prozesua ikusi ondoren, norbaitek lenagotik dudarik bazuen, argi dago sistemaren kontrako borroka irekiak suposatzen duen barne-demokrazia eza. Konpromezua da emen mailla ematen duena, ta ez botoa ala iritar izatearen titularitate formala. Ta konpromezu maillak zuzendaritza ezkutuak markatzen ditu, berak eskeintzen baititu domiñak ta eskomikuak. Haika-ren ikuspegi ideologikoa bitan banatzen da: batetik, ideologia iraultzaillea dugu, onen baitako baloreak: "Egoera larriari aterabidea emateko "alternatiba integral eta erradikal bat" beharrezkoa dela dio (Haikak), eta hori independentzian eta sozialismoan oinarritutako gizarte eredua dela uste du. Gizarte eredu horren eraikuntza norberak ereindako hazitik etorriko dela dio Haikak" (Egunkaria, 2001-02-18). Ein orretantxe, "independentzia eta sozialismoma alternatiba gisa" aldarrikatzen ditu. Independentzia ta sozialismoa gauza bat eta bera da Haikarentzat, MLNV-eko ideologia ofizialari jarraituz. "Gizarte eredua" islatzen baitu bai bata ta bai besteak. Txanpon berdiñeko aurpegi desberdiñak, garai batean esaten zen bezelaxe. Txanpon faltsua, bestalde, aberri ta gizarte-ereduaren arteko oreka soziologia iraultzaille-marxistak eraikitako lillura ideologiko utsa baita. Gaztea –ta abertzalea- engañatzeko argudio ideologikoa. "Abertzaletasuna" kondizio material batzuen irudia baita; metodologia, au da, mundu-ikuskera, ekintza-bidea eta abar, marxista, iraultzaillea, izanik. Bigarren anka ideologikoak erakusten digu eziñobe engañu ori. Anka ori eratzearena baita, ta eraketa ta ideologia –MLNV-ren ikuspegiari dagokionez- gauza berdiña baitira, eraketak bultzatzen baititu portaerak ta ekintzak. Nolatan ikusten du Haikak bere buruari jartzen dion antolakuntza? "Euskal Gazte Mugimendua euren burua eraldaketarako subjektu eragile diren eta nolabait antolatuta dauden gazteek osatu dela dio Haikak. Horrek izaera estrategikoa duela dio, "sistemaren sendotasunaren aurrean indarrak batuz"... Halaber, aldarrikatzailea izatea ez dela nahikoa uste du, alternatibak landu behar dituela. Hala, gauza txikietatik handietara jo beharra dagoela diote, "garaipenekin etsipena gainditzeko". Mugimendu horrek gazteen arazoak gizartearen arazo bihurtzea lortu behar duela esaten du, eta erantzuleak salatu behar direla". Parrafo trinko ontan gauza asko sartzen dira ta bereizten saiatuko naiz. Antolakuntza maillan ematen den gorpuzte ideologikoa agerian geratzen baita:
Orrela ikusi dezakegu Haika ta MLNV-ren aldarrikapen itxurosoen azpian eratze ta borroka-prestaketa lan eskerga gorpuzten ari dela. Ori da funtsezko egia, ta aldarrikapenak engañu utsa. Politiko ta borrero profesionalen belaunaldi berri bat bereganatzea lortu du MLNV-ek. Ez da txorikaka. Ofentsiba gogor baten azpian aritu bear den gazte-talde eratua. Euskal Herri berri ta gorria. Orixe diote Haikakoek beren promozio paperetan: "Gure jokabidea izan da gakoa; jada Euskal Heri berri eta gorri bat loratu dugu gure sentimentuetan". Nolakoa da "Euskal Herri berri ta gorri" delakoa? Nolakoak dira gure Haikakideen sentimentuak? Azken galderari erantzuna ematen saiatuko gera leen leenik. Promozio paper ontan ("Gazte Herria" 2000. Urteko apirilaren 22an, Kanbon) auxe esaten da: "errebeldia da gazteon jabegotza pribatu bakarra". Au da: ontaz aparte beste guztiak jabego kolektiboa izan bear du. Haika dugu erreferentzi kolektiboa ta, orrezgero, errebeldiaz aparte bere gazteen jabe bakarra. Zertarako bear du Haikako gazteak errebeldia? Gure panfletoak zuzen erantzuten du: "garai gogorrak datoz". ETAren ofentsiba ta meatxu ta eraso kanpaña erraldoia ikusita gero argi du edozein erritarrak garaien gogortasun orretan zeresan ta zeregin aundia erakusten ari duela MLNV-ek, bere gazte erakundeak barne. Ta orretan dago ere gure panfletoa, esaten jarraitzen baitu axioma moduan: "gatazka gogortu behin betikoz buka dadin". Gatazka gogortu bear da "behin betikoz buka dadin"! Ekar dezagun onera militar ospetsu baten esaldia, Queipo de Llanorena, Haikako konsigna au garatu ta argitu egiten duena logika berdiñari segituz: "la guerra es cruel: por lo tanto tiene que ser corta; para que sea más corta, más cruel". Haikako gazteei esker, garai gogorrak etorri arren, gatazka gogortuko dutenez, orduan garai oiek denbora gutxiagoan bukatuko dira: "para que sea más corta, más cruel". Haikakideen sentimentu ta biotzen edukiñei begiratu xume au botata gero, bearrrezkoa da ere beren Euskalerriaren izaeraren zertzeladak aztertzea. Mezu bakarra dager, bein ta berrizko errepikan: "gure herria desagerturik dago iada. Globalizazioaren mustro haundi eta txikitzaile horrek herria eta gazteak hil ditu, borrokarako grina, amets egiteko habilidade eta zaletasuna hil duten momentu berdinean. Jada galdu dugu, edo hobe esanda irabazi gaituzte". Orrelako errealitate baten aurrean, "gure herria desagerturik dago iada" entzutean, arritu egiten gera nolatan ez den gure oiñetako lurra irekitzen ta "desagerpen" olde orrek ez gaituen denak jaten. MLNV-ren oizko mezu orokorra da au ere. "Euskal Herria eraiki behar da" "Euskal orubea" "Euskal Herri gorri ta berria". Antza denez Haika (edo ETA) sortu aurretik ez zegoen Euskalerri funtsezkorik. Ordea bein MLNV sortuz gero gure lurrean anka gaiñean ditugun errealitateak garbitu bear dira (illik baigaude, illotz ustelak besterik ez baigera "irabazi gaituzte"). Bapatean ausnarketaren ari sinbolikoari errealitate fisikoa gaiñeratzen zaio. Eraiki nai den "orubea" azal lau ta garbitua baita, nun eta utsetik, zerotik, gauzak egiten asi bear diren. Ez gaitezen, baiña, ezkor izan: ez da ain zerotik asi bear; MLNV-eko eredua ta esparrua dugu; Haika bera; auek dira biarko Euskalerriaren benetako oiñarriak. Gaiñentzoko guztia (Eusko Jaurlaritza, ezkuntza sistema, kontzertua...) sutara. Xabier Iparragirre |