Artxibo rtf

Gabatxoen ‘burujabetza’

Unibertsitateaz ulertzen duguna, geien bat, zera da: ainbat irakaskuntza gune, fakultate izenarekin ezagutzen ditugunak, eta goi mailako irakaskuntzaz arduratzen direnak. Gaiak, ordea, zabalak dira: medikuntza, zuzenbidea, zientzia umanistak, teknikoak, filosofía, e.a. Eta gai bakoitzerako, askatasun akademikoa oinarritzat artzen da, au da, bai irakasleak eta bai ikasleak gai bakoitzeko egiak arakatzeko askatasuna dute, inork ezarritako menpekotasunik gabe.

Euskal alorrera etorriz, zoritxarrez, unibertsitateak, ez du gure istorian zear izan bear zuen begirunerik. Alde batetik, gure agintarien artean iñor kezkatu ez zelako gai onen garranztiaz. Bestetik, kultura garai batean latinaren bidez egosten zelako, eta ondoren erromantze izkuntzetan; eta jakiña, leku gutxi zuen euskerak egoera orretan. Baina bigarren onek bazuen konponketarik, XVIII,ean, ain zuzen, latiña ez zen izkuntzetan kultura zabaltzen asi zenean Europako erri batzuetan. Baina,esan bezela, gure arteko aginteriengan etzegoen, artean, inolako kezkarik gai orretaz.

Eta ez zen Euskalerrian jakinminik etzegoelako. Ainbat eta ainbat belaunaldi euskaldun joan dira ikastera Valladolid, Salamanca edo Zaragozako unibertsitateetara. Eta bein an, ango gauzak ikasi zituzten, ango eran: zuzenbidea dela, teologia dela, medikuntza dela. Baino gutxi izan dira, atzerrian ikasitakoarekin, euskal kultur berezitasunetaz kezkarik sortu zitzaionik: instituzioez, erri antolakuntzaz, usadio eta legediaz, e.a., apologiarako ez bazan. Baina alderantzizko eszepziorik ere izan da: or lekuko, Gasteizko Patxi (Francisco de Vitoria izenaz ezagunagoa dena). Patxi ez zen gelditu kanpoan ikasitako materietan bakarrik; onek erakutsi egin zuen Salamancako katedratik kolonizatze lana, zilegia eta gizalegezkoa izateko, bete bear zituen baldintzaz; eta baldintza auetan ikusten da, erakutsi zituen balore ariek, bizi izan zuen euskal gizartetik jaso zituela, eta ez zirela inongo unibertsitatean .ikasiak. Naiz eta indioekiko balorazio positiborik ez izan personalki, gizakieri zor zitzaien begirunea eskatzen zien kolonizatzaileei indigenentzako. Iritzi simple au, naiz ta gaur guztiz onartua izan, bere denboran ez zen batere normala. Orduko kristauen artean, gizabegirunea baiño arruntagoa zen indioak zapaldu eta esklabizatzea, errespetatzea baino. Zer ‘gizabegirunea’ izango zuen XIX. mendean, Bañolasko museora disekatutako beltz ura ekarri zuenak? Eta 100 urtez baino geiago, gauza erakusgarria balitz, bere museo-txokoa izan bear zuela erabaki zutenek?

Gezurra badirudi ere, orrelako basakeriek izan dute, bai, unibertsitateetan iritzi babesik. Garai batean orretan gustora ibiliko zirenek, gaur, demokrazia, zapalketarako erabilli nai den tresnatzat dute, eta bere buruak zuritzeko, aaztu nai dituzte zapalketa babestaille oriek inoiz esistitu direnik ere. Azken batean kultura absolutista eta zanpatzaillearen kumeak izanik, demokrazia ez da baina, beraientzat, geiengo baten izenean zapaltzen jarraitzea baino, naiz eta onek beste forma eta itxurak artu.

Zuritzaille oriek ezkerrekoak naiz eskubikoak ditugu: Stalinen krimenak, Hitler edo beste egoera batekin justifikatzen zutenak, gaur demokrata sutsuak dira eta baita askatasunaren gudariak ere, nai badute. Bestalde, or ditugu frankismoan azitakoak bere burua demokrata sutsu eta askatasunaren defendatzailetzat dutenak, baina ez dira gauza bere itza betetzeko, egindako ainbat akordiotan: Estatutoa, Ajuria Eneako Akordioa eta beste.

Egoera mingarri auek gogoan ditugularik, bada gure artean, Euskalerrian, zuritzaille orietakorik. Or lekuko Udako Euskal Unibertsitateko Filosofía saillekoak eta Ezbaika Elkarteak argitaratu duten "Burujabetza XXI.mendean" izenburuko liburua. Liburuaren tesia bide onetatik dijoa:

"Gaur egun, herri anitzetako askapen-mugimenduak borrokan dihardute, inperialismoaren aurkako frentea osatuz.".

Eta fronte orrek erabiltzen dituen biolentziaren forma guztiak justifikatzeko, ez dute beste biderik, leporatzea baiño Estatu-Nazio batzuei ezdakit non aldarrikatutako ‘biolentziaren monopolioa", ‘askapen-mugimendu orrek’ bere biolentzia popularizatzeko asmo garbiak erakutsiz.

Eta herrien aurkako gerra daramaten Estatu-Nazioek osatzen dute inperialismoaren aldeko frontea; eta horien artean artikulazio hierarkikoa osatu dute. Artikulazio horren gailurrean Estatu Batuaren inperialismoa dugu. Horrela, inperialismoaren kontraerasoa bi era ezberdinetan bideratzen da. Alde batetik. "Estatu Barneko arazoetan eskusartzerik eza"-ren aldarrikapenaren bidez, Nazio-Estatuaren biolentziaren monopolioa zilegi bihurtzen du, herriaren aurkako sarraskiak baimenduz. Aldi berean, Estatu Batuek munduko biolentziaren monopolioa aldarrikatzen dute berentzat, beraien hegemoniaren aurka dihardutenen Estatu-Nazioak erasotzeko "eskusartzeko eskubidea" aldarrikatuz". (Antxon Mendizabal UHUko irakaslea)

Biolentziaren popularizazio ori ez da iskillu-biolentziara mugatzen bakarrik, adar asko ditu. Orietako adar bat, kultur biolentzia da: herri baten kultur kategori sinboloak artu eta erabili, bere edukiak birrindu eta beste eduki gorrotozale batzuekin bete. Ikuspegi onekin uler daiteke euskeraz idatzitako liburu onek nola erasotzen duen euskaltasuna bere zaiñetan. Erasotzeko, ez dute ariete obeagorik aurkitu burujabetza birrintzea baino

Eta zer diote burujabetzari buruz? Onako au:

" Askatasuna eta identitatea batera behar diren konzeptuak dira; elkarren beharra dute. Ohartu besterik ez, ‘burujabetza’ konzeptuak biak biltzen dituela, nola askatasuna nola identitatea. Kontua da, modernia puskatu zenetik (puskatzen ari denetik), bai askatasuna eta bai identitatea zer diren berriz pentsa beharra dagoela. Horrela mundu berrian identitateak urtzen ari direla esaten digute, sekula santan identitaterik izan ez dugun Euskal Herrikooi, ez behintzat identitate aitortua edo egitura instituzionalekoa. Identitatearen ordez, etorkizunerako aldarrikapenak mestizaia, herritartasuna eta antzekoak direla esaten digute. Eta berdin askatasunarekin. Sekula askatasunik izan gabe, ez behintzat aitortua edo egitura instituzionalekoa, mundu berrian askatasuna ilusio hutsa dela eta gaur egun joeraren muina interdependentzia dela esaten zaigu" (Ekai Txapartegi, UEUko Filosofía Saileko kidea)

"Liburu honekin Ezbaika elkarteak oinarrizko ekarpena egin nahi du, gure eskubide kolektiboak gauzatzeko bidean,[...]" (Fito Rodrgiguez, EHUko irakaslea; UEUko kidea)

Leen erasoa: Euskalerriak -diote- ‘sekula santan ez omen du izan identitate aitortua edo instituzioetan egitaratua’. Au da, istoria eta erakunde gabeko erri basati berri bat omen gera euskaldunok.

Bigarren erasoa: Euskalerriak ez omen du iñoiz askatasunik izan, ‘ez beintzat aitortua edo egitura instituzionalekoa’. Eta interdependentziak askatasunarekin zer ikusirik ez balu jakin arazten digute Unibertsitateko irakasle auek.

Irakasle auek, euskera bortxa-tresnatzat dute: nola ulertu beztela burujabetza konzeptua sortu duen erri batek, au da, "askatasuna eta identitatea, biak biltzen duen konzeptua" sortu duen erriak ez duela iñoiz izan, ez bata eta ez bestea? Burujabetza, buruaren jabe izatea, esaldi errikoiak dira, inongo unibertsitateko irakasle jakintsuak asmaturikoak ez dira beintzat. Euskaldun orok dakigu, izen oriek ez ditugula abereendako erabiltzen eta bai ordea giza banakoa eta giza banakoak osatzen oi ditugun elkarte edo erakundeeri buruz erabiltzen ditugula. Zergatik mugatu orduan liburu orrek daraman izenburua "gure eskubide kolektiboak gauzatzeko" bakarrik, eta zokoratu Euskalerriak giza banakoari eman diona? Burujabetasun antzu ori, ez da gurea, gabatxoa baizik, edo-ta nai bada, española, Españiako Konstituzioa gabatxokeriz betea dagoelako. Gabatxokeria ain kezkatuta badago giza banakoaren ‘eskubideak’ eta talde kolektiboen ‘eskubideen’ arteko banaketa egiteko, euskerak ez du banatze ori sekula onartu: bai gizabanakoa eta bai giza erakundeak (familia, erria, auzoa, elkarteak, e.a.) bere buruaren jabe dira.

Liburua irakurriz jakin gabe gelditzen gera zer den "askatasuna" eta zer "identitatea", ez duelako iñork definitzen ez bata ez bestea. Baina liburua "eskubide kolektiboak gauzatzeko" bideratua dagoenez ulertu bear genduke ‘askatasun kolektiboaz’ eta ‘identitate kolektiboaz’ ari direla, au da, giza banakoa kolektibitateari azpiratua balego. Zer gizarte mota letorkiguke giza banakoaren taldekotasunerekiko menderatze sistematiko orren bidez? Ziñez, gizarte totalitario bat, kolektibizazioa eta ‘comunak’ eredu diren errietan bezelakoa; izan ere, bere aalegiñak sozialismora bideratuak daudelako.

Unibertsitateko irakasle euskal-gabatxo auek, oraindik jakiteko dute interdependentziaren legea Naturako legea dela: bizidunen arteko bezela materien artean. Are geiago gizakion artean. Eta burujabetzak ezin du ies egin naturako lege onetatik, askatasunak ies egin ezin duen bezela gizakioi zor diguten taldekotasunetik. Orregatik gizakiok, baldintzen barruan, askatasuna darabilkigu giza-arteko komeni zaizkigun loturak eta arremanak aukeratzeko orduan. Askeak gera eta loturak ditugu, biak batera. Askeak gera, giza arteko loturak eta arremanak aukeratzeko. Askatasuna eta burujabe izatea ez dira gauza berdinak Baiña askatasuna zaintzea, geure buruaren jabe izatearen nai ta naiazko baldintza da. Orregatik ezin dugu (ez giza banako bezela, ez eta Erri bezela) gure borondatea iñori ezarri, ez.eta iñork guri ezarri ere. Ori da burujabe izatea bai banakotasunean bai erri edo kolektibo bezela. Euskalerriak, bere istorian askea izan da loturak eta arremanak besteekin izateko eta instituzioetan, ain zuzen, izan zuten islada bere gora bera guztiekin. Baina burujabetza ori galdu zen karlista gerren ostetan. Bere biziko garrantzia izan zuen galera onetan 1839. urriak 25eko legeak; Madrideko ‘Asamblada Nazionalak’ bere esku artu zuenean euskal gizartea zuzentzeko aalmen guztiak. Askatasuna galdu aala, burujabetza ere galdu bear. Eta burujabetza galera onetan euskal liberalak zer ikusi aundia izan zuten, zapalketa ura txalotu eta justifikatu zituztelako, gaur burujabetzaren bidean iñoiz jarriko ez gaituzten bezela konzeptu au gabatxokeriaz betetzen dituzten irakasle ‘euskaldun’ oriek bezela.

Burujabetzaren edukia ustu eta gabatxokeriaz bete, ori da ‘euskal’ irakasle maketo auen elburua. Beraientzako burujabetza, soberania da, independentzia da, Batzar Eratzaile bat sortzea da, prozeso konstituziogille bat sortzea da, eskubide kolektiboen ardura da, eta, azken batean, sozial-komunismo erako gizarte mota ereikitzea da burujabetza; eta bide orretan Euskal Estatu Nazional bat sortzearen aitzakiaz Españako eta Frantziako Estatu Nazioak zapuztuko dituan borrokan Euskalerria odolustutzea da ondorioa. Guzti ori, gabatxokeri utsa da, edo nai bada españolismo utsa. Dena den, beti antieuskalduna, zapalketaren aldeko dena ezin delako izan burujabetzaren aldekoa, askatasuna kentzen duelako.

Mikel Berroeta